Euskal Alien Nazioa - Ihes gela

“Euskal Alien Nazioa” ihes gela Euskararen Etxean dago. Misterioz betetako jolas dibertigarri batean murgilduko zarete eta lagunartean ondo baino hobeto pasatzeko aukera paregabea izango duzue. Erreserba egiteko bete jarraian aurkituko duzuen formularioa.

Zer da ihes gela bat?

Izenak berak dioen bezala, jolasaren muina espazio jakin batetik ihes egiteko modua aurkitzea da. Talde lanean oinarritzen den jolasa da; horregatik, ihes gelatik irten ahal izateko guztion artean zenbait jolas eta asmakizun askatu beharko dituzue denbora mugatu batean. Erronka onartzeko prest?

Iraupena: Ordubete.
Tokia: ELE aretoa (Euskararen Etxea).
Jokalari kopurua: 2 lagun gutxienez eta 6 gehienez.
Adina: 15 urtetik aurrera. Taldean, gutxienez, adin nagusiko batek egon beharko du.
Prezioa: Doan
Egunak: Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeak.
Ordutegia:

  • 17:30 – 18:30

Bete ezazu hurrengo formularioa zure erreserbaren baldintzak zeintzuk diren jakin ditzagun.

Euskara