Mintzo Aretoa


Erreserba burutu ahal izateko, azpiko egutegian aukeratu beharko duzu bisitaren data eta ordua. Gutxienez ordubeteko tartea aukeratu beharko duzu.

*Adierazitako ordutegitik kanpoko eskariren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin: info@euskararenetxea.eus

*Euskararen Etxean egiten den jarduera oro euskaraz izan behar da.

Aretoaren ezaugarriak

Beheko solairuan kokatzen den espazio zabala eta argitsua da. Hormetako bat kristalezkoa da eta plazara ematen du. Mahaiak mugikorrak dira, zure beharretara egokitzeko. Askotariko ekitaldiak egiteko aproposa da: ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak…

  • Espazioaren azalera: 35 m2
  • Baliabideak:
    • 3 mahai
    • 11 aulki*
    • Proiektorea
    • Ordenagailu eramangarria (linux sistema eragilea)
    • Wifi sarea
    • Bozgorailuak

*Aulki gehiago behar izatekotan jarri harremanetan gurekin: info@euskararenetxea.eus