Beheko solairuan dagoen espazio zabal eta argitsua da. Kristalezko hormak ditu eta kalearen bi aldeetara ematen du. Mahaiak mugikorrak dira, zure beharretara egokitzeko. Askotariko ekitaldiak egiteko aproposa da: ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak…
- Baliabideak:
- 5 mahai
- 35 aulki*
- Proiektorea
- Ordenagailu eramangarria
- Wifi sarea
- Soinu sistema
*Aulki gehiago behar izatekotan jarri harremanetan gurekin: info@euskararenetxea.eus